lunes, 14 de diciembre de 2009

Klima aldaketa

Klima-aldaketa ludian edota eskualde batean denboran zehar gertatzen den klimaren aldaketa da. Eguratseko aldaketa hauek, Lurraren barruko nahiz kanpoko prozesuetaz gain, gizakiak eraginda ere gerta daitezke.

Gaur egun, ingurumen-politikari begira, klima-aldaketa oraingo klimako aldaketei baino ez da zuzentzen. Honekin lotuta lurrazaleko tenperaturaren igoera dago, berotze globalaren parte dena. UNFCCCek ordea gizakiak eragindako kalteekin lotzen du gaia, eta gizakiak ez eragindako kalteei klima-aldakortasuna deitzen diote.




Klima aldaketarena larritzekoa da, udan gero eta bero gehiago egiten ari du eta neguan gero eta hotz gehiago.Beraz hau murrizteko gure eskuan dagoen guztia egin behar dugu.
Birziklatu beharko dugu eta batez ere natura zaindu beharko dugu.
Natura zaintzeko aholku batzuk:

1.Ez mendian zaborrik utzi, ezta lurperatu ere, paperak eta zaborrak, hartu bizkar zorroan eta ERAMAN ETXERA. Mendian botatako zaborrek (papera, plastikoa, latak, botilak, pilak, …) mendia zikindu eta hondatu egiten dute:Mendia = Garbia ez zikindu eta zikina garbitu

2.Ez kutsatu iturri-errekak.

3.Animalia eta landareak begirunez trata itzazu. Bakean dagoena bakean utzi.

4.Ez surik piztu.

5.Itxi itzazu ataka, langa eta ate guztiak.

6.Saiatu ez ibiltzen soro-baratzetan zehar.

Begiratu zenbat gauza egin dezakegu:

No hay comentarios:

Publicar un comentario