lunes, 30 de noviembre de 2009

Gabonetako kantak!


Kaixo lagunok!!!
Ia ia gabonetan gaude,oso gutxi falta da eta beti bezala abestiak oso ondo prestatuta egon behar dira.
Beraz, hemen jarriko ditut gabonetako kanta batzuk, zuen etxean praktikatzeko eta oso ondo pasatzeko.


OLENTZERO

Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duenian
Jesus jaio dela
lasterka etorri da
berri ona ematera.

Horra! Horra!
Gure Olentzero!
Pipa hortzetan duela
eserita dago
kapoiak ere baditu
arraultzatxuakin
bihar meriendatzeko
botila ardoakin.

Inolaz ezin dugu
Olentzero ase
bakarrik jan dizkigu
hamar txerri gazte.
Saiheski ta solomo
makina bat este
Jesus jaio da eta
alaitu zaitezte.

Horra! Horra!...

Entzun


HATOR HATOR

Hator, hator mutil etxera
gaztaina ximelak jatera,
Gabon gaua ospatutzeko
aitaren eta amaren ondoan.
Ikusiko duk aita barrezka
amaren poz ta atseginez.

Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri.
Gaztainak erre artean,
gaztainak erre artean,
txipli txapla, pum!
Gabon gaua pozik igaro daigun.

Entzun



GABONAK GABON

Gabonak gabon
Jesus haurtxoa
sehaskatxoan
Gabonak Gabon!

Gabonak, gabon!
Jose eta Mari
Kanta kantari
Gabonak, gabon!

Gabonak gabon
Gora gorago
izar bat dago
Gabonak, gabon!

Gabonak, gabon!
serio, jator,
asto bat dator
Gabonak, gabon!

Entzun

DIN DON GABON

Din don gabon
Din don gabon
Zintzarriak airean

Din don gabon
Din don gabon
Zilarrezko bidean

Kantari mahai ertzean
Aita, ama eta umeak

Din don gabon
Din don gabon
Zuenean eta gurean

Din don gabon
Din don gabon
Gizonaren artean

Din don gabon
Din don gabon
Borondate hobean

Izan daigun pakea
Euskal Herri maitean


Din don gabon
Ta zorion
Zeru eta lurrean

Entzun

domingo, 29 de noviembre de 2009

Taekwondo!





Taekwondoa ikastolan ematen diren kanpoko ekintza interesgarrienetariko bat da.Astero bi saio ematen dira.Jende asko Judo modalitatearekin nahasten du baina ez da kirol berdina.
Taekwondoa korear jatorrizko borroka-artea da. Kirol hau hankak eta eskuak erabiliz beste lehiakidea erasotzean datza, betiere arauak errespetatuz.

Urte osoan zehar hainbat txapeleketa egiten dira,hauek izango dira urte honetakoak:

Urtarrilaren 23an,Kirikiño ikastola.
Otsailaren 20an, Txurdinagako kiroldegian.
Martsoaren 13 an,Kirikiño ikastolan.
Apirilaren 24an, Kirkiño ikastolan.
Ekainaren 12an, Kirikiño ikastolan.

Pasaden Urrian taekwondoko mundialak izan ziren Mexikon. Espainiako kirolariek zazpi medailak lortu zituzten. Hiru urrezko medailak, bat zilarrezkoa eta hiru brontzezko medailak lortu zituzten.


Haurrak taekwondo nola praktikatzen dituen ikusiko dugu:




Benetazko konbate ofiziala:


sábado, 28 de noviembre de 2009

Malabareak nola egin!


Materiala:

2 edo hiru globo behar ditugu.
Guraizak
Arroza.
Poltsa.

Nola egin:

Globoei muturra moztu behar diozu, soilik biribil forma geratu behar da.
Orain arroz-ko edalontzi erdia sartu poltsan.Gero arroz poltsa hartu eta globoan sartu behar duzu, beste kolorezko globo bat hartu eta honen gainean sartu, horrela pilota bi kolorez geratuko zaizu.Errepikatu hauxe bera beste kolore ezberdineko globoekin.
Horrela, malabarezko hiru pilota egin dezakezu.
Zoaz praktikatzera!!

Hemen klikatuz, nola egiten den ikusi dezakezu!

Ikaragarria mutil honek egiten duena, ea ausartzen zaren egitera!

Euskarazko hiztegiak

Hitz askoren esanahia ez dakigu, edo ariketa batean bere sinonimoa edo antonimoa eskatzen du.
Baita ere zerbaiti buruz informazioa bilatu behar dugu, horretarako entziklopedietara jotzen dugu.
Hemen duzu hiztegi mordoa. Aukeratu zeuk behar duzuna!

OROKORRAK

-Euskaltzaindia
-3000 hiztegia
-Elhuyar hiztegia

Hauek, esagunenak eta erabilienak dira, nahiz eta gehiago egon. Beheko argazkiak pila bat agertzen dira.



SINONIMOAK eta ANTONIMOAK

-Sinonimoen eta antonimoen hiztegia
-Uzei

ENTZIKLOPEDIAK

-Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa
-Entziklopedia laburra
-Wikipedia

Beste hainbat hiztegi edo aplikazio daude ez hain erabiliak baina nahiko interesgarriak.
Adibidez, badaude herriko hiztegi zehatzak. Klik egin ikusteko.

One, two, three!

Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzako lehen mailako ariketak.

-Aukeratuko egokia...klik egin egiteko!



-Vocabulary



Hirugarren mailakoentzat, hainbat ariketa hemen.
-Wild animals



Bostgarren mailakoek ere badute ikasteko hainbat ariketa dibertigarriak.
-What is this?


-Order the sentences
-Description


















Hemen, beste ariketa gehiago aurkituko dituzu.

Good luck!

Txiste batzuk

Barre egin nahi duzu?
Orduan hemen jarritako txiste batzuk irakurri behar dituzu!


Errepidean, bihurgune arriskutsu bat dago, eta bertatik ez da inor pasatzen. Ezustean, bi monja agertu dira motorrean eta bihurgunetik pasatu dira. Bihurgune aurrean dagoen poliziak, hor esan die:

-Nolatan pasatu zarete bihurgunetik?
-Jesus gurekin delako – esan dio monja batek.
-Orduan isuna ipiniko dizuet, motorrean hiru joateagatik–, esan die poliziak.
_____________________________________________________________________________________

Aita! Zuk bronka botako zenioke ezer egiten ez duen mutil bati?
-Ez!, erantzun du aitak.
-Orduan lasai esango dizut: ez ditudala etxeko lanak egin!

--------------------------------------------------------------------------------

Gizon batek ez zuen komuneko paperik. Denda batera joaten da eta…
- Kaixo. Komuneko paperik duzue?
- Bai, zein koloretakoa nahi duzu? Gorria,
larrosa, urdina…?
- Emaidazu txuria, nik ipiniko diot kolorea-eta.
_____________________________________________________________________________________


Saharako desertuan mutiko batek lanpara bat aurkitzen du. Garbitzean barrutik jeinu bat ateratzen da:
- Hiru desio emango dizkizut –esaten dio.
- Lehenengoa txuria izatea. Bigarrena indartsua izatea eta hirugarrena ur asko edukitzea.
Eta jeinuak mutikoa komun bihurtu zuen.
-------------------------------------------------------------------------------------

Jaimito bere amonarekin kaletik doa. Jaimitok lurrean txikle bat ikusten du eta hartu egin nahi du.
- Jaimito, ez hartu lurretik gauzak! –esaten dio amonak.
Gero, amona lurrera erortzen da eta esaten dio Jaimitori:
- Jaimito lagundu!
Eta Jaimitok erantzuten dio:
- Ez amona, lurreko gauzak ez dira hartzen.
_____________________________________________________________________________________

Euskara ikasten:
- Ea Txomin! Nola esaten da puerta euskaraz?
- Atea.
- Oso ongi! Eta puerto?
- Ateo!
-------------------------------------------------------------------------------------

Esaten dio soldadu batek bere kapitainari:
- Kapitain, kapitain! Gerra galdu dugu!
Eta erantzuten dio kapitainak:
- Ba bilatu!
_____________________________________________________________________________________

Lasterketa batean:
- Aita, zergatik doaz korrika bizian gizon horiek?
- Lehenengoari saria ematen diotelako.
- Orduan, zergatik egiten dute korrika gainerakoek?
-------------------------------------------------------------------------------------

Bazen behin Pepito izeneko ume bat eta komunera joateko gogoak zituen. Baina amak esan zion komunean aita zegoela eta beste nonbaitera joateko. Orduan Pepito kalera irten eta bertan hasi zen kaka egiten. Orduan kotxe bat gerturatu zen eta Pepito kale erdian ikustean bozina jo zion eta Pepitok esan zion:
- Bai, zuk ‘Pi-Pi’ baina nik ‘Ka-Ka’.
_____________________________________________________________________________________

Bixentek New York- en zegoela, telebista erosi zuen familiari ekartzeko.
- Han, zuen Euskal Herrian, ez al dago telebistarik ala?- galdetu zion saltzaileak.
-bai, noski; baina askoz politagoak dira hemengo programak.
-------------------------------------------------------------------------------------

Gizon bat jai-aretoko atezainagana hurbildu zen.
-Aizu, hemen al da nagi eta alferren lehiaketa
-Bai, jauna, sartu barrura.
-Ez, ez, sar nazala norbaitek.


Asmakizunak

Hona heme asmakizun batzuk.
Ea nor den lehenengoa erantzuten eta ongi egiten duena!


1-Eguzkia hasieran
bukaeran lorea.
Zer izango ote da?

2-Bi mendiren artean
tiro zaratatsua
sudurra itxiarazten duen
tiro usaintsua.

3-Ez naiz tronpeta
baina tronpeta batek bezala jotzen dut,
ez naiz eskopeta
baina eskopeta batek bezala bi kanoi
ditut.
zer naizen badakizu?

4-Esadazu, igarle,
zer da beti uda hasieran
eta negu dagoena?

5-Balio du jateko
balio du ukitzeko
txalo egiteko
eta,nola ez!,
orri hau pasatzeko.

6-Kristal polita
beti bustita,
nahi dugu udan
badugu neguan.

7-Udan jendez beterik
neguan huts-hutsik
zutik baino jende gehiago
egoten da han etzanik.

8-Bata bestearen gainean,
hor daude zure gorputzean
musuka denbora guztian.


Hem dituzu argazki batzuk pista bezala erabiltzeko. Sorte on!

Euskarazko ariketak

Klasean hainbat ariketa egiten ditugu, batzuk besteak baino hobeto.
Gauza batzuk atsegin ditugu eta beste batzuk ez, baina euskara maila egokia izateko gauza guztietan trebe izan behar gara. Beraz, hemen aurkituko dituzu hainbat ariketa. Test moduan da, beraz jolas bat dirudi.
Jarriko dugun bloga, Maite Goñik eta beste hainbat irakasle egin dute.

Zenbat ongi egiteko gai zara?

Hona hemen ekintza eta ariketa ezberdinak:

HITZ GURUTZATUAK eta HITZ EZKUTUAK.

Hemen duzu hitz ezkutuaren adibide bat:



Beste alde batetik ortografia landu ahal ditugu, web orri honen bidez, h letra, ts, tz, eta tx, z, s, x...

Hatxedun hitzak eta hatxe gabeko hitzak lantzeko lekua, klikatu!

Ts, tz eta ts lantzeko galderak.













S, z eta x, zein aukeratu?

Web orri honetan, nagusiak eta ez hain nagusiak erabili ahal dute.
Sartu eta ikasi!

Euskararen aldeko jaiak

Gaztelania eta frantsesarekin batera, Euskal Herrian mintzatzen diren hizkuntzetako bat da, jatorrizkoa, gaur egun egoera gutxituan dagoena.
Horregatik, euskaldunok, euskararen alde ekintza asko egiten ditugu: ezagunenak, ondoko hauek dira:

IBILALDIA
2010ean Eleizalde Ikastolak antolatuko du Ibilaldia. 2010eko maiatzaren 30ean Bermeon.



1978an egin zen lehenengo Ibilaldia Uribe Kostan eta 1980tik aurrera 100.000 lagun baino gehiago batzen dituen jaialdia urteroko hitzordua bihurtu da. Urteak joan eta urteak etorri Ibilaldiak bere sortzeko arrazoiei eusten die: Bizkaiko Ikastolen jaialdia izatea, Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.

Ibilaldi guztiak non izan ziren ikusi nahi baldin badituzu, klikatu hemen.

Euskararen aldeko ekintzekin jarraituz, KILOMETROAK ditugu.
Aurten, Pasaian izango da eta Pasaia-Lezo ikastolak antolatuko ditu.

Bestetik HERRI URRATS dago.



Herri Urrats Seaskak urtero antolatzen duen festa da, maiatzaren lehen hamabostaldian ospatzen dutena Senpereko aintziraren inguruan, Lapurdin.
Bildutako dirua Iparraldeko ikastolak laguntzeko bideratzen dute.
1984an izan zen lehendabiziko edizioa, eta 2008an hogeita bosgarrena ospatu zuten.



Nafarroan, NAFARROA OINEZ dugu.
Jaialdi hau zenbait udalerrietan ospatu da, klik egin!



Beste jaialdi bat, ARABA EUSKARAZ da.
Hemen duzu pasadan urteko bideoklipa.

">



Azkenik, KORRIKA dago. Aldiro antolatzen da, zazpi lurraldeetan ehundaka kilometro eginez.