lunes, 14 de diciembre de 2009

Gabonetako postal elektronikoak!

Kaixo!

Gabonak heldu dira, eta normala eta polita da, gure lagunei, familiari etab...
postalak bidaltzea.
Baina idaztea asko kostatzen zaigu, horregatik askotan ez ditugu batere bidaltzen.
Korreoz bidali daiteke bai, baina teknologi berriekin, interneta nagusi denez, honen bidez egin daikegu, hau da postal elektronikoak bidali.

Hainbat web orrialde daude, baina gehienak erderaz dira, horregatik hemen euskerazko batzuk utziko ditugu.



Beste web orrialde bat KUKUXUMUXURENA da, eta bertan postal originalak eta oso dibertigarriak daude. Klik egin!



Olentzero gustoko badugu (segurazki gehienok), hemen postal bat egin dezakezu zure lagunaren datuak jarriz adibidez. Klikatu hemen eta ikusi.

Mekanografiako kurtsoa!



Interneten bidez mekanografiako kurtso bat egin dezakezu.Hemen jolastu dezakezu Yedoque mekanografiako kurtsoarekin.

Ariketa Fisikoa eta osasuna

Etxean telebista ikusten edo kontsolan jolasten egon ordez ariketa fisikoa egin dezakezue.
Ariketa fisikoak osasuna mantentzeko erabateko garrantzia du, eta prebentzio mailan puntu zentrala hor kokatzen da.


Ariketa fisikoak dakarren onura:

* Ongizate psikologikoa
* Stressa murriztu
* Bakoitzaren burutzapena
* Tentuaren aldaketa
* Egoera mediku edo fisiologikoa

Kontrolik gabeko aktibitate fisikoak gaixotasunean arrisku bat gehiago suposa dezake baina kontrol bat izaten ez da ezer gertatuko.Sedentarismoak kalte egin dezake, bai gaixo bai osasuntsuetan.
Gainera aktibitate fisikoak egoera fisiko eta psikikoan lagundu dezake.





Azkenengo bideoa ikusita argi geratzen da kirola egin behar dela, kirola egin gabe ezingo duzu jaten duzun kaloriak erre.

Klima aldaketa

Klima-aldaketa ludian edota eskualde batean denboran zehar gertatzen den klimaren aldaketa da. Eguratseko aldaketa hauek, Lurraren barruko nahiz kanpoko prozesuetaz gain, gizakiak eraginda ere gerta daitezke.

Gaur egun, ingurumen-politikari begira, klima-aldaketa oraingo klimako aldaketei baino ez da zuzentzen. Honekin lotuta lurrazaleko tenperaturaren igoera dago, berotze globalaren parte dena. UNFCCCek ordea gizakiak eragindako kalteekin lotzen du gaia, eta gizakiak ez eragindako kalteei klima-aldakortasuna deitzen diote.




Klima aldaketarena larritzekoa da, udan gero eta bero gehiago egiten ari du eta neguan gero eta hotz gehiago.Beraz hau murrizteko gure eskuan dagoen guztia egin behar dugu.
Birziklatu beharko dugu eta batez ere natura zaindu beharko dugu.
Natura zaintzeko aholku batzuk:

1.Ez mendian zaborrik utzi, ezta lurperatu ere, paperak eta zaborrak, hartu bizkar zorroan eta ERAMAN ETXERA. Mendian botatako zaborrek (papera, plastikoa, latak, botilak, pilak, …) mendia zikindu eta hondatu egiten dute:Mendia = Garbia ez zikindu eta zikina garbitu

2.Ez kutsatu iturri-errekak.

3.Animalia eta landareak begirunez trata itzazu. Bakean dagoena bakean utzi.

4.Ez surik piztu.

5.Itxi itzazu ataka, langa eta ate guztiak.

6.Saiatu ez ibiltzen soro-baratzetan zehar.

Begiratu zenbat gauza egin dezakegu:

Zer oparitu gabonetan?

Gabonak ailegatzen direnez,aitatxo eta amatxori oparitxoren bat egin behar diegu ezta?
Baina betiko galdera...Zer oparitu?
Ez kexkatu lagunok, ikusiko duzue ze erreza den opari polit-politak egitea.

Bihotz bateko medaila!

Materialak:

-Plastilina gogorra
-Zuen argazki bat
-Pegamentoa
-Pintura
-Kordel edo soka

Errealizazioa:

-Plastilina modelatu bihotz formarekin eta zulo bat egin kordela pasatzeko.




-Orain plastilinarekin saltxitxa bat modelatu bihotzaren ertza egiteko.





-Jarri bihotzaren ertzaren gainean eta itxaron lehortu arte.




-Margotu bihotza nahi duzun bezala




-Argazkia itsatsi eta pasatu kordela zulotik.



Hau bezalako beste opari asko egin dezakezue web horri honetan.Klikatu hemen!

Azkarrago, altuago eta indartsuago

‘Citius, altius, fortius’ dio Joko Olinpikoen latinezko goiburuak. Hau da: azkarrago, altuago eta indartsuago. Bururatzen al zaizue hitz horietara atletismoa baino hobeto egokitzen den kirolik?



Atletismoa, finean, hauxe da: gainerakoak baino azkarrago korrika egiten saiatzea, gainerakoak baino altuago salto egitea eta, gainerakoek baino indar handiagoa erabiliz, diskoa, mailua edota xabalina urrutirago jaurtitzea. Eta hiru jarduera horien gainean eraikitzen da, funtsean, atletismoaren aniztasuna: lasterketetan, jaurtiketetan eta jauzietan.


Oso kirol polita da eta gainera gure eskolak atletismoa kanpoko ekintza bezala du.Beraz anima zaitez!!!!

Astean bi saio izango dira eta lasterketetara joatea derrigorrezkoa da. LH 3eta 4an asteburuko ekintza bakar batzuk eukiko dabe. LH 5 eta 6koak lasterketak zapatu goizetan eukiko dabe.


Benetazko txapelketa bat:

sábado, 12 de diciembre de 2009

Elikadura

Elikadura, nutrizioa eta osasuna guztiz elkarlotuta daude gizakion kasuan. Ezin da osasun bikainik izan nutrizioa egokia ez bada, eta nutrizioak, aldi berean, behar bezala elikatzea eskatzen du. Hortaz, bai nutrizioa, bai elikadura, guztiz garrantzitsuak dira bizitzako lehen urteetan; alde batetik, gizakia behar bezala hazi eta garatzeko beharrezkoak direlako, eta, bestetik, haurtzaroan hartzen ditugulako bizitza guztian zehar izango ditugun elikadura ohiturak.

Badakizue zer jan behar duzue ondo elikatzeko??
Hona hemen elikagaien piramidea



Elikagaien artean 5 talde egin ditzakegu. Elikagai talde bakoitzak modu desberdinean laguntzen dio gure gorputzari. Batzuk lagunekin jolasteko energia ematen digute eta beste batzuk hezurrak sendotzeko eta ikusmena hobetzeko bitamina eta mineralez beterik daude.
Talde guztietatik jan behar dugu baina behean agertzen diren janariak garrantzitsuenak dira.
Elikagaien piramide honetan 5 talde hoiek agertzen dira lau ataletan banaturik. Behetik gora hasita ona hemen piramidean agertzen zaiguna:

1. Karbohidarto, bitamina eta fibrak (ogia, arroza, pasta, artoa eta zereal).
2. Bitamina, proteina, fibra eta gatz mineralak (fruta, barazki eta lekale).
3. Proteina, kaltzio, koipe, berungaia (esnea, esnekiak, haragia, arrautzak eta arraina).
4. Koipe eta olioa (gozokiak, litxarreriak, tartak...).