sábado, 12 de diciembre de 2009

Elikadura

Elikadura, nutrizioa eta osasuna guztiz elkarlotuta daude gizakion kasuan. Ezin da osasun bikainik izan nutrizioa egokia ez bada, eta nutrizioak, aldi berean, behar bezala elikatzea eskatzen du. Hortaz, bai nutrizioa, bai elikadura, guztiz garrantzitsuak dira bizitzako lehen urteetan; alde batetik, gizakia behar bezala hazi eta garatzeko beharrezkoak direlako, eta, bestetik, haurtzaroan hartzen ditugulako bizitza guztian zehar izango ditugun elikadura ohiturak.

Badakizue zer jan behar duzue ondo elikatzeko??
Hona hemen elikagaien piramidea



Elikagaien artean 5 talde egin ditzakegu. Elikagai talde bakoitzak modu desberdinean laguntzen dio gure gorputzari. Batzuk lagunekin jolasteko energia ematen digute eta beste batzuk hezurrak sendotzeko eta ikusmena hobetzeko bitamina eta mineralez beterik daude.
Talde guztietatik jan behar dugu baina behean agertzen diren janariak garrantzitsuenak dira.
Elikagaien piramide honetan 5 talde hoiek agertzen dira lau ataletan banaturik. Behetik gora hasita ona hemen piramidean agertzen zaiguna:

1. Karbohidarto, bitamina eta fibrak (ogia, arroza, pasta, artoa eta zereal).
2. Bitamina, proteina, fibra eta gatz mineralak (fruta, barazki eta lekale).
3. Proteina, kaltzio, koipe, berungaia (esnea, esnekiak, haragia, arrautzak eta arraina).
4. Koipe eta olioa (gozokiak, litxarreriak, tartak...).

No hay comentarios:

Publicar un comentario